Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Lege-oharra

Lege-ohar honen bidez (aurrerantzean, "Lege-oharra") arautu egiten da www.basquetour.eus atariko (aurrerantzean "Webgunea") zerbitzuaren erabilera. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-rena da Webgunea (helbidea: URKIXO ZUMARKALEA, 36 - BIZKAIA PLAZA, 5. SOLAIRUA, BILBO, 48011, BIZKAIA; eta IFK: A95444501).


Legeria

Oro har, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren eta haren webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek espresuki uko egiten diote egoki lekiekeen foruari; eta, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betetzean eztabaidarik egonez gero, espresuki egongo dira BILBOKO epaitegi eta auzitegien menpe.


Edukia eta erabilera

Erabiltzaileari jakinarazi zaio, eta hark onartu du, webgunea erabiltzeak ez diola inolaz ere hasiera ematen BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-rekiko harreman komertzial bati.

Webgunearen jabeak ez du bat egiten kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea du egoki derizkion aldaketak egiteko Webgunean, aldez aurretik jakinarazi gabe. Webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehi ditzake, baita eduki eta zerbitzu horiek Enpresaren zerbitzarietan agertzen edo lokalizatuta dauden modua ere bai.


Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen edukien, beren diseinu grafikoen eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-renak dira. Beraz, debekatuta dago haren webguneen edukia erreproduzitu, banatu, publikoki jakinarazi, eraldatu edo beste ezein jarduera egitea, iturria aipatuta ere ez, salbu eta BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k idatzizko baimena ematen badu. Enpresaren webguneetan agertzen diren izen komertzial, marka edo edozein motatako ikurrak dagozkien jabeen jabetzakoak dira, eta legez babestuta daude.


Estekak

BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren webguneetan dauden estekak informazio helburuetarako dira soilik, eta inolaz ere ez dira hartuko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat.


Isilpekotasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko DBEOn aurreikusitakoari jarraikiz, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k Erabiltzaileari jakinarazten dio datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzen direla. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k berarentzat eta bere ardurapean sortu du sistema hori, Erabiltzailearekin duen harremanaren mantenimendua eta kudeaketa egiteko, bai eta informazioa helarazteko ere. Erabiltzaileak baldintza orokor hauek onartzen dituen unean, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k zerbitzuak emateko beharrezkoak dituen datu batzuk bilduko ditu.


Fitxategi eta inprimakien erregistroa

Webguneak eskaintzen dituen zerbitzu jakin batzuk atzitu eta erabili ahal izateko, ezinbestekoa da erregistro-inprimakia betetzea. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badituzu edo datuen babeserako gidalerro hauek onartzen ez badituzu, ezingo zara ez harpidetu ez erregistratu datu pertsonalak eskatzen diren ezein promoziotan, ezta horietan parte hartu ere.

2016ko apirilaren 27ko DBEOan xedatutakoaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Erabiltzaile gisa erregistratzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren (IFK: A95444501; eta helbidea: URKIXO ZUMARKALEA, 36 - BIZKAIA PLAZA, 5. SOLAIRUA, BILBO, 48011, BIZKAIA) fitxategi batean gehituko direla, ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurrien arabera.


Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da berak emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra; eta BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k ez du inolako erantzukizunik horri dagokionez. Nolanahi ere, emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatzen dute Erabiltzaileek, datuon erantzule dira eta konpromisoa hartzen dute haiek behar bezala eguneratuta mantentzeko. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro- edo harpidetza-inprimakiaren bidez emandako informazioa osoa eta zuzena dela. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k ez du erantzukizunik hartuko berak sortu ez duen informazioaren zein beste iturri bat aipatzen duen informazioaren gainean. Hortaz, ez da erantzule izango informazio hori erabiltzearen ondorioz sor litezkeen galerei dagokienez. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k beretzat gordetzen du bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko eskubidea. Era berean, informazio horretarako sarbidea mugatu edo ukatu dezake. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k ez du inolako erantzukizunik izango Erabiltzaileak izan litzakeen ezein kalte-galerari dagokionez, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k emandako informazioan errore, akats edo hutsak egotearen ondorioz, baldin eta informazio horrek BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-renak ez diren iturrietan jatorria badu.


Cookieak

www.basquetour.eus webguneak ez du cookierik erabiltzen. Cookieak erabiltzailearen gailuan bertan gordetzen diren informazio-fitxategi fisikoak dira, erabiltzaileak errazago nabiga dezan. Halere, erabiltzaileak arakatzailea konfigura dezake fitxategi horiek instala ez daitezen.


Xedeak

BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k enpresaren xedea da Erabiltzailearekin duen harremanaren mantentzea eta kudeaketa egitea, bai eta informazioa helaraztea ere.


Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk adingabeentzat balira, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k guraso edo tutoreei baimena eskatu beharko lieke adingabeen datu pertsonalak jasotzeko, edo, hala dagokionean, datuak modu automatizatuan tratatzeko.


Hirugarrenei datuak lagatzea

BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k ez dizkie lagako erabiltzaileen datuak hirugarrenei.


Datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzea

Komunikazioak bidaltzeko eta datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, transferitzeko eta kontra egiteko, bidali mezu bat www.basquetour.eus helbidera edo idatzi hona: BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A., Erref. DBEO, URKIXO ZUMARKALEA, 36 - BIZKAIA PLAZA, 5. SOLAIRUA, BILBAO, 48011, BIZKAIA. Aipatu eskubideak erabiltzeko, zure nortasuna egiaztatu beharko duzu BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren aurrean. Horretarako, nortasun-agiriaren fotokopia edo zuzenbidean baliogarria den beste bitartekoren bat bidali beharko duzu. Hala ere, erregistro-datuak webgunean bertan ere aldatu edo zuzendu daitezke, aldez aurretik erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta.


Segurtasun-neurriak

Datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren babes- eta segurtasun-mailak hartu ditu BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k. Horretarako, eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko osagarriak instalatu ditu, berari ematen zaizkion datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta ekiditeko. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-k ez ditu bere gain hartuko arrazoi hauen ondorioz sor litezkeen kalte-ordainak: interferentziak, hutsak, etenaldiak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo sistema elektronikoaren funtzionamendua deskonektatzea, baldin eta BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-rekin zerikusirik ez badute; sistema elektroniko honetan atzerapenak gertatzea edo erabilera blokeatzea telefono-lineetako urritasun edo gainkargen ondorioz edo datuak prozesatzeko zentroan, Internet-sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan gainkargak gertatzearen ondorioz; ezta BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ren kontrolpean ez dauden esku-hartze bidegabeen ondorioz hirugarrenek eragin ditzaketen kalteak ere. Hala ere, Interneteko segurtasun-neurriak erabatekoak ez direla jakin beharra dauka Erabiltzaileak.


Onartzea eta baimena ematea

Datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak jakinarazi zaizkiola aitortzen du erabiltzaileak; eta onartzen du eta baimena ematen dio BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA AGENCIA VASCA DE TURISMO S.A.-ri datuok modu automatizatuan tratatzeko, datu pertsonalak babesteko gidalerro hauetan adierazitako moduan eta xedeetarako. Baliteke atariaren bidez ematen diren zerbitzu batzuei baldintza bereziak aplikatzea, eta berariazko aurreikuspenak edukitzea datu pertsonalen babesari dagokionez.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia