Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

EFQM Bikaintasun Eredua

Zer da

EFQM Eredua (Kalitatea Kudeatzeko Europako Fundazioa) eredu ez-arauemailea da eta antolaketaren kudeta-sistemaren funtzionamenduari buruzko azterketa sakon batean oinarrituta autoebaluazioa egitea du ardatz. EFQM Ereduak ezarritako irizpideei jarraitzen die.

 

Onuradunak

Edozein motatako erakunderi aplika dakioke, izan sektore publikokoa edo pribatukoa; baita enpresa txiki eta ertainei (ETE) eta mikroETEei ere. Aurrez kalitatea kudeatzeko sistemaren bat izatea komeni da.

Prozesua

EFQUM eredua ezarri nahi duten erakundeek eta zerbitzuek honako fase hauek osatu behar dituzte:

  • Sentsibilizazioa. Basquetourrek dagozkion taldeei ideia orokorraren berri ematen die eta horiek dituzten helburuak, konpromisoak, jarduerak, abantailak eta betebeharrak finkatzen dituzte.
  • Autoebaluazioa (kontrastea). Kudeaketa-sistema une horretan, oro har, zer egoeratan dagoen eta nola hobetu aztertzea da helburua. Autoebaluazioa egiteko laguntza jasotzen dute erakundeek eta hobekuntzak egiteko ideiak eta iradokizunak ere jasotzen dituzte.
  • Trebakuntza. Turismoaren sektoreko enpresaburuen arteko lantaldeak sortzen dira EFQM ereduaren irizpideei buruzko trebakuntza jasotzeko.
  • Bisita indibidualizatuak. Enpresaburuek adituen laguntza izaten dute kalitate-eredua ezartzeko prozesuan jarraipena egiteko.
  • Autoebaluazioa erakundeak berak egitea.
  • Euskaliteko Ebaluatzaile Homologatuen Klubaren ebaluazioa. Sektore bakoitzeko adituek osatzen dute kluba.

Kostua

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak hitzarmen bat du Euskalitekin eta hitzarmen horri esker kalitate-sistema hau aholkulari homologatuekin ezartzeko diru-laguntzak lor daitezke.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia